Aldez aurreko kontsulta publikoa Foru dekretuaren proiektua prestatzeko, zeinak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituena

Aldez aurreko kontsultaren xedea da Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarriko dituen foru dekretuaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handieneko erakundeen iritzia jasotzea, honako hauei buruz:

a. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.
c. Arauaren helburuak.
d. Aukeran dauden beste alternatiba batzuk (arauemaileak eta arauemaile ez direnak).

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
147/2020 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko martxoaren 29tik apirilaren 22ra bitarte