Foru Dekretuaren proiektua, zeinak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezartzen dituena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte eredu partizipatiboago bat definitzeko helburuari loturik, parte hartzeko mekanismo praktikoak sustatzeko beharra aurreikusten du. Mekanismo horien helburua da herritarrekiko harreman  hobea izatea, erabakien partaide eginez; era berean, gainera, sistemari gardentasun gehiago ematen zaio. Parte hartzeak elkar hobeto ezagutzea dakar, eta onurak ekartzen dizkie gazteei, Administrazioari eta jendarte osoari.

Horretarako, herritarrei, gazteak tarteko, euren bizitzetan eragina duten erabakietan era aktiboan parte hartzeko gaitasuna eskuratzeko tresna berriak eskaini behar dizkiegu; tresna horiek bizipenen trukea ahalbidetu beharko dute, eta gazteei beraien ideiak, iritziak eta asmoak ekarpen gisa konpartitzeko aukera eman behar diete.

Demokrazia partizipatiboaren eredu bat gazteei irekia, baita gazteak batzen diren elkarte eta antolakundeei ere, bai eta gazteen arloko gainontzeko eragileei ere, halako moduz, non denei ere bide emango baitzaie ez soilik gazteriaren politika publikoen garapenean parte hartzeko, baizik eta baita politika horien diseinuan eta prestakuntzan ere.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Gazteriaren Institutua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Egitea
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
147/2020 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko urriaren 8tik azaroaren 5era bitarte