Aldez aurreko kontsulta publikoa, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen arretarako eta haien eskubideen bermerako foru legearen aurreproiektua prestatzeko

Aldez aurreko kontsulta honen helburua da foru lege aurreproiektu batek ukitutako herritarren eta erakunde ordezkagarrien iritzia jasotzea. Lege-aurreproiektuak Nafarroan desgaitasuna duten pertsonei, haien arretari eta haien eskubideen bermeari eragiten dien araudiaren funtsezko alderdiak lege-mailako foru-arau bakar batean bilduko lituzke. Honako hauei buruz da kontsulta:
 
 

  1. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak:

 
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen tratamendu kontzentratu eta integralaren falta, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2006ko Konbentzioan jasotako paradigma eta botere publikoentzako betebeharrak eta desgaitasuna duten pertsonentzako eskubideak txertatzeko aurrerapausoekin jarraitzeko beharra.
 

  1. Araua onestea beharrezkoa eta egokia den.

 
Alde batetik, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eragiten dien araudia sakabanatuta dago arau sektorialen artean eta, halaber, irisgarritasun unibertsalari buruzko araudiak, horren osagarri izanik, ez ditu barne hartzen eragiten dieten alderdi guztiak, hau da, Konbentzioan jasota daudenak. Bestetik, araudi zibila egokitu behar da Konbentzioan gaitasun juridikoa erabiltzeko eskubidea jorratzen duen 12. artikulura, ekainaren 2ko 8/2021 Legeak txertatu baitu zenbait arau zibil eta prozesaletan.
 

  1. Arauaren helburuak.

 
Konbentzioaren helburuetan sakontzea: desgaitasuna duten pertsonek beren eskubideak egikaritzean diskriminazio oro saihestea, honako hauek sustatuz: pertsona horien gizarteratze osoa eta eraginkorra, norberaren autonomia, erabakiak hartzeko independentzia, irisgarritasuna, eta aniztasunaren errespetua eta onarpena. Hori guztia genero ikuspegitik, eta diskriminazio anizkoitza eta/edo intersekzionala eragin dezaketen beste inguruabar batzuk kontuan harturik (hala nola faktore sozioekonomikoak edo kulturalak).
 

  1. Zer beste konponbide egon litezkeen (arauak edo arau ez direnak). 

 
Maila apalagoko ezein arau-alternatibak ez ditu eskubideak hobeki bermatzen, eta ez da egokiagoa eskubide horiek arautzeko; bestetik, arau ez diren jarduerak beharrezkoak dira, baina legezko xedapenak osatuz eta garatuz.
 

FITXA

Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
208/2021 Foru Agindua, azaroaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abenduaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra bitarte