Azpiestazio kolektorea eta lurpeko linea, 220 kV-ekoa, Azpiestazio kolektorea - Muru Artederretako azpiestazioa, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean (SAT11131)

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SL

Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: Azpiestazio kolektorea eta lurpeko linea, 220 kV-ekoa, Azpiestazio kolektorea - Muru Artederretako azpiestazioa, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean, Valdetinako eta Akermendiako haize-parkeetatik energia eramateko.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko azaroaren 3tik abenduaren 21era.