Berriobeitiko eta Xulapaingo udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko proiektua


815/2018 EBAZPENA, urriaren 19koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko eta Xulapaingo udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanei hasiera ematea xedatzen duena.

Lanen xedea da, batetik, eguneratzea bi udalerri horien arteko muga jurisdikzionaleko marraren zehaztapena eta kartografia, mugaketa historikoa bat etor dadin lurraldearen egungo errealitate fisiko eta juridikoarekin, eta, bestetik, bermatzea, egungo teknologia erabiliz, katastro sistemetan eta oinarrizko kartografia nazionalean eta autonomikoan dagoen informazio geografikoa bateratuta dagoela.

Hauek dira udalerriak: XULAPAIN, BERRIOBEITI, ITZA eta EZKABARTE; era berean, mugako marra hori, tarte batean, zenbait kontzejuren jabetzakoa izandako fazeria bateko berbera da, eta, beraz, espedientean interesa dute honakoek ere: Berriobeitiko Añezkarko, Elkarteko, Gartziriaingo eta Oteitzako kontzejuak, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Herri-lurren Atala.

Ebazpenaren bidez, jendaurrean jartzen da, halaber, “baterako akta gehigarria” delakoaren zirriborroa, aipatutako marra jurisdikzionala zuzendu eta hobetzeko proposamen teknikoei buruzkoa, hilabetez jarri ere, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita, lanen xedeari buruzko informazioa edo ekarpenak jasotzeko

Dokumentazioa:
  •  Berriobeiti - Xulapain marra
  • Marraren akta historikoa (1924)
  • Baterako akta gehigarriaren zirriborroa (zuzendutako marraren deskribapena)
  • SHP fitxategia (proposamena), onartutako mugarriztatze puntuena
  • SHP fitxategia (proposamena), zuzendutako marrarena



FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Toki Antolamendurako Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko urriaren 31tik abenduaren 1era.