“Corral del Molino I” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak, Enerfin Sociedad de Energía, SLUk sustatua, Tuterako udal-mugartean (1151-CE espedientea)

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):
Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU

Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena: “Corral del Molino I” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Corral del Molino” azpiestazio elektrikoa), Tuterako udal-mugartean.

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.


FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko uztailaren 18etik abuztuaren 30era