Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzeko ekintza plana

Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua

prozesu irudia

Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea onetsi ondoren, Ekintza Planaren Oinarrien Agiria prestatzeari ekin zitzaion, bertan helburu amankomunak, prozedurak eta jarduteko jarraibideak jasotzeko, legea behar bezala betetzea bermatuko dutenak jarduketa homogeneo, egingarri, eraginkor eta ebaluagarrien bitartez.
 

Emakumeen kontrako indarkeriaren arreta eta prebentzioaren arloko koordinazio eraginkorrerako erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea eta Talde Teknikoak osatzen dituzten pertsonekin, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluarekin eta Nafarroako Gobernuan gai horretan zuzeneko ardura duten departamentuetako profesionalekin prestatu eta adostu da agiri hori.

Ekainaren 23an eta 27an Tuteran eta Iruñean bi lan-saio egin ziren, Nafarroan, indarkeriaren arloko prebentzio eta jarduketarako dauden zerbitzu eta baliabideetatik esku hartzen duten profesionalekin, toki entitateetako berdintasun teknikariekin, emakumeen taldeekin, erakunde sozial eta sindikalekin eta abarrekin. 

2016ko ekainaren 27an, foku-talde bat antolatu zen, bizirik iraun duten 14 emakume elkartzeko, Foru Komunitateko zenbait toki desberdinetakoak eta bizipen eta prozesu oso desberdinak izan dituztenak. 

2016ko azaroaren 17an, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak agiria ontzat eman zuen aho batez. 

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko ekintza plana, behin 2016ko azaroaren 23an  Nafarroako Gobernuak  onetsia , Gobernuko ekintza izatera pasatu da.

Ekintza Planaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean erakundeen erantzuna hobetzea emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, estrategia orokor bat ezarriz emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen desberdinei kalitatezko erantzunak emateko eta 14/2015 Foru Legea betetzen dela ziurtatzeko.





 

FITXA

Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2016ko ekainaren 6tik uztailaren 6ra.