“Pestriz” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak, Eólica Pestriz SLk sustatua, Buñuelgo udal-mugartean (1153-CE espedientea)

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):
Eskatzailea: Eólica Pestriz, S.L.

Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa deklaratzea lortzea.

Instalazioen deskribapena: “Pestriz” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak (“Pestriz” linea elektrikoa, 66 kV-ekoa, eta 30/66 kV-eko azpiestazioa), Buñuelgo udal-mugartean..

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua.
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko abenduaren 10etik 2020ko urtarrilaren 24ra.