Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta Gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Nedgia Navarra SAren eskaera hau:
Administrazio-baimena eta exekuzioaren onespena proiektu honetarako: “Instalazioen exekuzioa baimentzeko proiektua, 120 m3-ko gehienezko biltegiratze-ahalmena duen gas natural likidotuaren (GNL) planta berri bat egiteko” Lekunberrin.
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es