Foru Legearen aurreproiektua, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa
Erlazionatutako edukiak:
Eskubide Sozialetako Departamentuak, desgaitasuna dutenei eragiten dieten gaietan aritzen diren beste eragile eta erakunde askorekin lankidetzan, foru araudia egokitzeari ekinen dio; zehazki, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2006ko Nazioarteko Hitzarmenak gaitasun juridikorako eskubideaz dioena aintzat hartu, eta gure araudia egokitzeari ekinen dio. Hala, desgaitasuna dutenei bide emanen zaie beren gaitasun juridikoa erabiltzeko, legedi komuna den Kode Zibilarekin gertatu berri den bezala; hor, ekainaren 2ko 8/2021 legearen bidez, aldaketa bat egin da, eta aurreko sistemaren ordez (desgaitzea, tutore bat jartzea eta gurasoen erantzukizuna luzatzea eta berrezartzea) ezarriko da laguntza emateko sistema bat eta, horrela, bide emanen zaie beren eskubideak erabil ditzaten, mugatu beharrean.
Nafarroako Parlamentuak, NUPek eta CERMINek ikerlan bat egin dute, aztertzeko nola egokitzen ahal diren gure arauak hitzarmen horretara, eta hainbat gomendio eman dituzte. Gomendio horiei jarraituz, lege-maila izanen duen arau bakar batean bilduko dira orain hainbat arlotan sakabanatuak dauden arau gehienak (hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonei eragiten dieten hainbat sektoretan sakabanatutakoak) eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Foru Legean bertan jasotako arauak ere bai.
Araudi horren bidez, sustatu nahi dugu, diskriminaziorik ezaz eta irisgarritasunaz gain, autonomia eta bizimodu independentea izan dezatela, hori funtsezko hainbat arlotan nola gauzatuko den zehaztuta, hala nola osasunean, gizarte-zerbitzuetan, hezkuntzan, enpleguan eta kultura eta aisialdiko jardueretan. Desgaitasuna duten pertsonen parte hartzeko eskubidea ere indartu nahi dugu.
Hala, burutu da Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko foru legearen aurreproiektua prestatzeko beharrezkoa zen aurretiazko kontsulta-fasea; horretan, parte hartu dute desgaitasunaren arloarekin lotutako eragile eta erakundeek. Orain, aurreproiektua egiteko bigarren fasea jarri da abian, eta fase honetan funtsezkoa da parte-hartzea.
Fase honetan, berriz ere ekarpenak egiteko aukera emanen zaie desgaitasuna dutenak ordezkatzen dituzten erakundeei, lan-taldeen bitartez; horretaz gain, edozein herritarrek ere izanen du aukera bere ekarpena egiteko. Bestalde, hainbat saio eginen dira desgaitasun sentsoriala, fisiko eta organikoa, intelektuala eta eritasun mentala dutenekin. Gainera, desgaitasuna duten haurrek eta nerabeek ere parte-hartzea nahi genuke. Prozesu honetan jasotako proposamenak kontuan hartuko dira foru aurreproiekturako..

FITXA
Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
208/2021 Foru Agindua, azaroaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana
Dokumentuak:
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data: