Gazteriaren arloko II Foru Plana 2017-2019
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

Erlazionatutako edukiak:
Plana abian jartzeko Nafarroako gazte guztiei zuzendutako prozesu parte-hartzaile bati ekingo zaio.
Prozesu parte-hartzailea hainbat bideren bidez taxutuko da:
Lehenik eta behin, inkesta bat egingo da gazteek haiek ukitzen dituzten hainbat alderdiri buruz duten iritzia ezagutzeko. Emaitzak hiru adin-tarteren arabera jaso eta antolatuko dira: (14-17), (18-24) eta (25-30) urte. Inkesta Nafarroako Gobernuaren Gazteriaren orrian eskuragarri egongo da eta aldi berean egingo da hainbat ikastetxe, kolektibo eta elkartetan.
Bestalde, Nafarroako herri ezberdinetako gazteekin eztabaida taldeak osatuko dira, tokiko teknikari eta informatzaileek eta bestelako gazte eragileek antolatuko dituztenak.
Maiatza eta ekainaren hasiera Mahai Teknikoek prozesu parte-hartzailearen eta lehenagotik izaten den argibide kuantitatibo guztia jasota ekintzen proposamenak eratuko dituzte. Proposamen hauek, Sail ezberdinek onetsita, II Gazteria Planaren zirriborroa osatu dute. Mahai Tekniko hauek Gobernuko teknikariek, Udaletxetako teknikareik, Gazteriaren Kontseiluak eta bestelako kolektibo eta elkarteetako ordezkariek osatzen dituzte.
Ondoren, irailean, eskualdeetako foroak irekiko dira, eta haien bidez bigarren fase honetan ere gazteek eta gazte eragileek parte hartuko dute proposamenak eginez. Foroak gure geografia osoaren eskualde eta herri ezberdinetan egingo dira. Jasoko den informazio eta ekarpen oro kontuan hartuko da Planaren behin betiko dokumentua gauzatzeko.
Behin betiko dokumentua ere Sailarteko Batzordeak onetsi beharko du, eta abenduan Parlamentura helaraziko da bertan onets dadin, eta 2017tik aurrera aplikatu dadin.
Nafarroako Kirol eta Gazteriako Institutuak lehenengo prozesu parte-hartzailearen ondorioetatik eratortzen diren ekintzak txertatuko diru. Horrez gain, departamentu bakoitzarekin lotutako ekintzen jarraipena eta ebaluazioa egingo da. Hortaz, prozesu osoan zehar zuen laguntza ezinbestekoa da.
Gazteriaren arloko II Foru Plana, 2017ko ekainak 7an, Nafarroako Gobernuak onetsi zuen.
Gauzatze eta jarraipena Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA
Departamentua:
Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Gazteriaren Zuzendariordetza
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data: