Gobernu Irekiaren I. Plana 2021-2023
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Gobernuak konpromiso irmoa du Gobernu Irekiarekin.
Gobernu Irekiaren Plana sartu da Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planean; 170. neurria da, eta neurri nabarmenen artean dago. Horrek adierazten du apustu argia egiten dela Gobernu Irekiaren Planak eta neurriek pandemiaren ondoren Nafarroa suspertzeko izanen duten garrantziaren alde.
ZER DA Gobernu Irekia?
Gobernu Irekia da kontzeptu bat, eta horretan biltzen dira gobernantza aurreraturako ezinbestekoak diren elementuak, hala nola HERRITARREN PARTE-HARTZEA, GARDENTASUNA, KONTUAK EMATEA eta DATU PUBLIKOAK IREKITZEA, bai eta ETIKA ETA INTEGRITATE PRINTZIPIOETAN OINARRITUTA JARDUNGO DUEN KUDEAKETA PUBLIKOA ere.
ZEIN HELBURU DU Nafarroako Gobernu Irekiaren I. Plan honek?
Harreman hurbilagoa lortzea Nafarroako Gobernuaren, herritarren eta lurraldeko eragileen artean, eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko palanka izatea
Jakina, Gobernu Irekiaren Plan hau nahitaez partaidetzatik diseinatu behar da. Horretarako, hainbat bide eta tresna jarriko dira abian, Nafarroako edozein herritarrek edo eragilek aukera izan dezan bere iritzia emateko eta ekarpenak egiteko.
Prozesu horretan, erreparatu behar diogu Nafarroan gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzearen eta herritarren parte-hartzearen eremuan nagusi den arau-esparruari.
- 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa (gaztelaniaz)
- 12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa
Gobernu Irekiaren I. Plana 2021-2023, 2021eko ekainaren 23an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen, Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordeak 2021eko ekainaren 22an egindako aldeko txostenarekin.
Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.