Gobernu Irekiaren Plana - Prozesua
Nafarroako Gobernuak Gobernu Irekiaren I. Plana (2021-2023) egin nahi du. Arlo horretan hurrengo urteetako esparru estrategikoa finkatzea da plan horren helburua, eta planaren ibilbide orriarekin batera joanen diren jarduerak identifikatzea.
Azken jomuga Nafarroako Gobernuaren, herritarren eta lurraldeko eragileen arteko harreman hurbilagoa eta eskuragarriagoa lortzea da, politika publikoak zehaztean, horiei jarraipena egitean eta horiek ebaluatzean herritarren parte-hartzea eta lankidetza sustatze aldera. Halaber, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko palanka ere izan nahi du.
Gobernu Irekia kontzeptu bat da, eta horretan biltzen dira gobernantza aurreraturako ezinbestekoak diren elementuak, hala nola HERRITARREN PARTE-HARTZEA, GARDENTASUNA, KONTU-EMATEA eta DATU PUBLIKOAK IREKITZEA, bai eta ETIKA ETA INTEGRITATE PRINTZIPIOETAN OINARRITUTA JARDUNEN DUEN KUDEAKETA PUBLIKOA ere.
Elementu horiek finkatzea eta sendotzea da, hain zuzen, herritarrek erakunde kalitateaz duten hautematea hobetzeko eta politikarekin eta administrazio publikoekin duten konfiantza areagotzeko jarraitu beharreko bidea, horren guztiaren azken xedea kalitate demokratikoa hobetzea izaki.
Azken urteotan, Nafarroako Gobernu Irekia hezurmamituz joan da, gardentasunerako eta herritarrek parte hartzeko politikak areagotuz eta txertatuz.
Nabarmentzekoa da gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzko erreferentziako bi foru lege onetsi direla:
Horrez gain, Parte-hartzea Sustatzeko Plana (2016-2019) ere izan da; plan hori Gobernu Irekiaren Plan honen bidez eguneratu behar bada ere, aurreko plan horren ebaluazioari esker hausnarketa lortuko dugu hurrengo urteetan parte-hartzearen arloan mantendu beharreko jarraitutasun elementuei buruz.
Gobernu Irekiaren Plan batek –Nafarroako Gobernuak herritarren parte-hartzearen alde duen konpromisoa islatzen duenak– eraginpeko pertsona guztien parte-hartzea izan behar du; alegia, herritarrek, gizarte zibil antolatuak eta ez-antolatuak, toki erakundeek eta gaian adituak direnek ez ezik, Foru Administrazio osoan dihardutenek ere parte hartu behar dute, planean jasoko diren neurriak aplikatzera bideratutako enplegatu publikoek, hain zuzen ere.
Beraz, 2021-2023 Gobernu Irekiaren I. Plana lantzean, tartean dauden eragileen parte-hartze aktiboa izanen da, eta, horretarako, bideak eta tresnak jarriko dira abian, Nafarroako edozein herritarrek edo eragilek aukera izan dezan bere iritzia emateko eta ekarpenak egiteko.
Oro har, plana onetsi arte jarraitu beharreko prozesua lau fasetan banatuko da. Nafarroako Gobernu Irekiaren egungo egoerari buruzko diagnostiko estrategikoaren lehenen fasean ahuleziak, indarguneak, aukerak eta arriskuak identifikatuko dira. Parte-hartzearen bidez lortutako ondorenekin edukia lantzeko bigarren fasera igaroko gara, eta horren ondorioz, Gobernu Irekiaren I. Plana izanen denaren zirriborroa eginen dugu. Zirriborrorako ekarpenak txertatu ondoren, jendaurrean jartzeko fasea irekiko da, eta laugarren onespen fasearekin amaituko da. Dokumentu honen bidez, fase bakoitzari dagokion ibilbide orria azaldu nahi da, hainbat kanalen bidez parte hartzeko aukera ematen duena.

- 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa
-
12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa