Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako Estrategia

Irudia

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua, 2017an, zenbait lan egiten hasi zen honako helburu hauek zituen estrategia bat prestatzeko: kanpoko herritar nafarrekiko harremanak hobetzea eta Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarren arteko lotura indartzea. Harreman hau biziagotzea oso onuragarria izan daiteke Nafarroa osoarentzat eta kanpoan bizi den komunitate nafarrarentzat.

Azterketaren fasea bukatu ondoren, zirriborroa prestatu da; hau da, oinarri batzuk idatzi dira, kanpoko herritar nafarrekin harremanak izateko estrategia bat finkatzeko, hiru jarduketa ardatzetan banaturik.

“Komunikazioa eta lotura” ardatzaren xedea da Nafarroaren eta kanpoan bizi diren herritar nafarren arteko komunikazioa indartzea, Nafarroakoak izatearen sentimenduari eustea, diaspora nafarraren barruan kontaktua eta hartu-emanak erraztea, eta haren bilakaerari begiratzea. 

“Atxikipena eta itzulera” ardatzaren xedea da emigranteak Nafarroara beren borondatez itzul daitezen erraztea eta gogoz kontra inor Foru Komunitatetik kanpora joan dadin ekiditea. 

Azken ardatzak (“lankidetza aktiboa”) neurri batzuk zehazten ditu, kanpoko herritar nafarrekiko lankidetza bulkatzeko eta eremu publikoaren nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.  

Kanpoan bizi diren Herritar Nafarren Estrategia behin betiko onetsi aitzin, ikusten da beharrezkoa dela herritarrek parte hartzeko prozesua gauzatzea. Prozesu hori, hain zuzen, 2018ko urrian eta azaroan eginen da.

Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako Estrategia 2019ko martxoaren 27ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
82/2018 EBAZPENA, irailaren 11koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko urriaren 5etik azaroaren 11ra.