Leozko eta San Martin Unxeko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea

Xedea da proiektu tekniko batean eguneratzea eta jasotzea Leozko eta San Martin Unxeko udal-mugarteko abelbideen trazadurak, eta zehaztea abelbide horien mugak, lehenago mugatu diren edo proiektu sektorialetan sartu diren tarteetan, bat etorriz 232/2020 ebazpena, azaroaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea hasten baita San Martin Unxeko eta Leozko abelbideetako mugarriak sailkatzeko, berritzeko eta haien inbentarioa egiteko. (2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 4a),
 
Horretarako, dokumentazioa sakon aztertu da, abeltzainei elkarrizketak egin zaizkie eta abelbideak bisitatu dira, zuinketa egiteko xedez. Jarraian ageri den proiektuan islatu da hori, jendaurrean jartzeko

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurreko informazioaren tramitearen aurretik erakutsi da 2021eko abuztuaren 17tik irailaren14ra bitartean
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 15etik urriaren 14ra bitartean