“La Lobera” haize-parkea, Artaxoa eta Tafallako udal-mugarteetan (1113-CE)
Garapen Ekonomiko eta Enpresariala
Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):
Eskatzailea: MTorres Desarrollos Energéticos, S.L.
Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.
Instalazioen deskribapena:“La Lobera” haize-parkea, 25 MW-ekoa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak: “La Lobera” 20/66 kV azpiestazioa eta 66 kV-eko linea elektrikoa “La Lobera” azpiestaziotik “Promotores Tafalla” transformazio-azpiestaziora; “Promotores Tafalla” 66/220 kV azpiestazioa, eta 220 kV-eko linea elektrikoa “Promotores Tafalla” TAEtik “Tafalla” 220 kV TAEra.
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.