“Lombas I” haize-parkea eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak, Azagra, Funes, Milagro, Cadreita eta Valtierrako udal-mugarteetan (1123-CE). BIGARREN INFORMAZIO PUBLIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea: Río Ebro Renovables S.L.

Xedea: aurreproiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

Instalazioen deskribapena: “Lombas I” haize-parkea, 39,05 MW-koa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.