Mirafuentesko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea
Xedea da proiektu tekniko batean eguneratzea eta jasotzea Mirafuentesko udal-mugarteko abelbideen trazadurak, eta zehaztea abelbide horien mugak, lehenago mugatu diren edo proiektu sektorialetan sartu diren tarteetan, bat etorriz 110/2020 ebazpena, ekainaren 25ekoa, ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona espediente honi: Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbide tartean, 8. adarrean eta 11. adarrean Lodosan, imas-iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cabrega) eta Mendazan (Ubago). (2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 31koan),
Horretarako, dokumentazioa sakon aztertu da, abeltzainei elkarrizketak egin zaizkie eta abelbideak bisitatu dira, zuinketa egiteko xedez. Jarraian ageri den proiektuan islatu da hori, jendaurrean jartzeko