“Murchante” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Eólica La Torre, SLUk sustatua, Murchanteko udal-mugartean (Espedientea: 1175-CE)

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea:  Eólica La Torre, S.L.U.

Xedea: proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko.

Instalazioen deskribapena:“Murchante” haize-parkea, 26 MW-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak (“Cascante II” haize-parkearekin partekatuak, 1154-CE espedientea),  Murchanteko udal-mugartean.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abenduaren 9tik 2022ko urtarrilaren 21era.