Nafarroako 2018-2030 Mugikortasun jasangarrirako gidaplana
Erlazionatutako edukiak:
Plan honekin ingurugiro kalitatea mantendu da hobetu nahiean, Nafarroako baliabide naturalak babestuz eta hauen erabilera eraginkorra bultzatuz, jasangarritasun gehiago eskuratzeko Samos, Nafarroako Espezializazio adimentsuaren estrategiaren (S3) betebeharrean aintzinerako pausoak eman nahi dira.Eraginkortasun energetikoa (energia kontsumoaren murriztea) eta berotegi efektuan eragina duten erabateko gasen emisioen gutxitzea du helburu. Aldi berean estrategia honetan definitutako lehiakortasun faktoreak indartu nahi dira: azpiegiturak (energia, konexio ahalmena pertsona eta merkantzien garraioan).
Zentzu honetan, 2030. urtea Nafarroako Plan Energetikoaren muga izanen da.Bere ingurumen eta energia estrategian, mugikortasuna eta garraioa aintzat hartzen duena, bertze hainbat proposamenen artean garraio publikoa indartu, motor bidezko joan-etorriak eta kontsuna energetikoa gutxitu zein motordun ibilgailuek sorrarazten duten ingurumen afekzioak nahiz sozilaen murriztearen gaiak plazaratzen ditu.
Plan hau Nafarroako klima aldaketaren (HCCN 2027-2030-2050) bide orriarekin lerrokatu eta koordinatuko da. Bere jardueren artean MI-L8-an garraioaren baretzea biltzen du.Emisio gabeko ibilgailu eta garraio publikoaren promozioa.
Planaren helburuak Hauek dira:
- -Mugikortasun jasangarriaren kultura herri eta enpresen artean zabaltzea.
- -Herrialdearen eta garraio sistemaren planifikazio koordinatu eta egokiaren bitartez, garraioaren eta bere azpiegituren hobekuntzan lagunduko duten langaien sustatzea.
- -Nafarroako Foru Administrazioaren ekimenekin koordenaturik ingurugiroaren hobekuntzan eta aldaketa klimatikoaren erronkei egokitzen diren mugikortasun ekimenak bultzatzea.
- -Auto pribatuaren aitzinean kalitatezko lehiakortasuna eskeiniko duten, tren eta errepide bidezko garraio publikoaren alternatibak indartuko duten ekimenak sustatzea.
- -Eraginkortasun energetikoa ugaritu eta menpekotasun energetikoa aldiz eskastea.
- -Herrikidetza kohesio maila altuagoa lor dadin eta berdintasunean orinarrituta, ingurumenarekiko errespetua, modu garbian; lan, ikasketa nahiz aisialdi zerbitzuetarako eskubidearen berma.
- -Helburuak, ekimenen gauzatze egokia eta eragile diren agente eta administrazioaren arteko koordinazioa betetzea bermatuko duten tresna legal eta administratiboak atzematea.