Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa

Irudia

Nafarroako Gobernuak bere gain hartu nahi du bizikidetzari dagokionez daukan erantzukizuna, lehentasunezko helburutzat baitauka kalitatezko bizikidetza bat lortzea. “Bizikidetza, berdintasuna, berrikuntza eta aurrerapena oinarri dituen legealdi baterako programa-akordioak” espresuki jasotzen du jarduera-proposamen hau: “Bizikidetzaren, Memoriaren eta Giza Eskubideen Plan Estrategiko bat garatzea, ahalik eta adostasun handiena bilduko duena eta gai horietan jarraitu beharreko ildo estrategikoak erakutsiko dituena”.
 
Nafarroako Gobernuaren xede irmoa da gure komunitateko bizikidetza-giroa hobetzea, eta hala erakusten du Agenda 2030en Garapen Jasangarriko Helburuak (ODS) bere egiteak, hau baita 16. helburua, “Bakea, justizia eta erakunde sendoak” izenburukoa: bakearen kulturan murgildutako erkidegoak eratzea, indarkeria baztertuta gatazkak ebazteko tresna gisa, norbanakoen eta taldeen giza eskubideetan oinarritutako justizia bat garatuz eta herritarrentzat egonkorrak eta fidagarriak izango diren erakundeak indartuz.
 
Nafarroako I. Bizikidetza Plan Estrategikoa prestatu eta garatzeak aukera emango digu, epe ertainean, Nafarroako bizikidetzari buruzko azterketa-, analisi- eta eztabaida-guneak irekitzeko, eta horrek berehalako ondorio hauek izango ditu:

- Diagnostiko zehatzago eta sakonago bat lortzea Nafarroako bizikidetzaren egoeraz.
- Nafarroan bizikidetzaren kalitatea hobetzeko lehenengo jarduera-plana prestatzea.
- Parte hartzeko, kudeatzeko eta etengabe ebaluatzeko sistema bat sutatzea, eragile sozial, instituzional eta politiko guztiak inplikatuta Planaren helburu orokorraren inguruan.


Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoa, 2021eko abenduaren 29an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio

FITXA

Departamentua:
Herritarrekiko Harremanetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
73E/2019 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, Herritarrekiko Harremanetako Kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Liburu Irekia 2020ko otsailaren 13tik ekainaren 18ra bitartean egon zen ikusgai, ekarpenak jasotzeko.
Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko irailaren 17tik urriaren 17ra bita<te