Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailea

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

Garapenaren aldeko lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsiko dituela garapenerako lankidetzaren lehentasunak eta helburuak definituko dituzten urte anitzeko plan zuzentzaileak. Agindu horren arabera onetsi ziren bi plan zuzentzaile (2007-2018 aldia hartu dutenak). Hori horrela, bidezkoa da programazio ziklo berri bat egitea, 2019-2022 aldia hartzeko.

Nafarroako Gobernua, sentikorra denez historikoki eta egituraz pobreturiko herri eta herrialdeetako jenderik ahulenarekiko Nafarroako gizarteak adierazten duen elkartasunarekin, aurrekontuaren zati bat aipaturiko biztanleriaren bizi baldintzak hobetzera bideratzen du; hori guztia gaur egun kokatzen da  2030 Agendako Garapen Jasangarriaren 17. Helburuan (Agenda, Nazio Batuek 2015eko irailean onetsi zuten). 

Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailea 2020ko abenduaren 22ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Eskubide Sozialetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko martxoaren 27tik apirilaren 30era