Nafarroako lurralde estrategiako 7-5 eta 10-3 azpieremuetako udalerri batzuen arteko muga jurisdikzionaleko marren berreskurapena eta hobekuntza geometrikoa egiteko proiektua
869/2018 Ebazpena, urriaren 26koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Lurralde Estrategiako 7-5 eta 10-3 azpieremuetako udalerri batzuen arteko muga jurisdikzionaleko marren berreskurapena eta hobekuntza geometrikoa egiteko espedienteak jendaurrean jartzea xedatzen duena.
Lanen xedea da, batetik, eguneratzea Nafarroako Lurralde Estrategiako 7-5 eta 10-3 azpieremuetako udalerri batzuen arteko muga jurisdikzionaleko marren zehaztapena eta kartografia, mugarte historikoak bat etor daitezen lurraldearen egungo errealitate fisiko eta juridikoarekin, eta, bestetik, bermatzea, egungo teknologia erabiliz, katastro sistemetan eta oinarrizko kartografia nazionalean eta autonomikoan dagoen informazio geografikoa bateratuta dagoela.
Aipatutako udalerriak hauek dira: ARTZE, LONGIDA eta OROTZ BETELU (7-5 azpieremua) eta IBARGOITI, ITZAGAONDOA, LIZOAIN-ARRIASGOITI, eta URROTZ-HIRIA (10-3 azpieremua). Era berean, lanek GARAIOAko, GARRALDAko eta URRAULBEITIko udalerriak ukitzen dituzte zenbait puntutan (tramitatzen ari diren marretako 3 dermioren mugarriak direla eta)
Dokumentazioa:
Lerro bakoitzerako, jendaurrean jartzen da “Baterako akta gehigarria” delakoaren zirriborroa, kasuko marra jurisdikzionala zuzendu eta hobetzeko proposamen teknikoari buruzkoa. Horrekin batera, fitxero grafikoak ere eskura jartzen dira, marra bakoitzaren eta hura eratzen duten mugarriztatze puntuen kartografia jasotzen dutenak (SHP eta KMZ formatuan); azkenik, indarreko mugaketa akta dago, aipatutako baterako akta gehigarriak eguneratu behar duena.
Deskargatzeko moduko fitxategi konprimituetan sartuta dago dena, beheko lotura hauetan:

- Artzi-Orotz-Betelu (31028-31199-00 kodea)
- Ibargoiti-Itzagaondoa (1) (31124-31132-01 kodea)
- Ibargoiti-itzagaondoa (2) (31124-31132-02 kodea)
- Itzagaondoa-Urroz-Hiria (31132-31243-00 kodea)
- Lizoain-arriasgoiti-longida (31156-31158-00 kodea)
- Longida-urrotz-hiria (31158-31243-00 kodea)
FITXA
Departamentua:
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Toki Antolamendurako Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko azaroaren 8tik abenduaren 9ra.