Nafarroako Plan Kartografikoa, 2018-2023

Nafarroako Foru Komunitateak denbora luzea darama informazio geografikoa sortzen. Horri esker, produktuen katalogo zabala eta artxibo historiko handia ditu, baita esperientzia handia ere Informazio Geografikoa kudeatzeko eta argitaratzeko lanetan.
Plangintzako tresna batzuk behar dira koherentziaz antolatu ahal izateko informazio geografikoa sortu eta zabaltzeari buruzko Foru Komunitateko politika. Tresna horiek inplikatutako eragile kartografiko guztiek adostuak behar dute izan eta ahalbidetu behar dute arlo honetako baliabideak eta inbertsioak ezin hobeki kudeatu daitezen.
Horrela garatu da NPK 2018-2023 izeneko plangintzako tresna hau, azaroaren 11ko 255/2015 Foru Dekretuaren babesean, horrek arautzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua.
Nafarroako 2018-2023 Plan Kartografikoa behin betiko onetsi aitzin, ikusten da beharrezkoa dela herritarrek parte hartzeko prozesua gauzatzea. Prozesu hori, hain zuzen, 2018ko azaroan eta abenduan eginen da. Prozesu hau abiatzeko, dokumentazioa Gobernu Irekiaren Atarian jarriko da, herritarrek beren ekarpenak egin ditzaten.
Ekarpen guztiak jaso ondoan, prozesuaren azken txostena idatziko da, eta, egindako proposamenak baloratu ondoren, Nafarroako 2018-2023ko Plan Kartografikoaren azken agiria aurkeztuko da, behin betiko onesteko.
2018-2023ko Plan Kartografikoa 2019ko martxoaren 13ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.
Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.