Nafarroako Segurtasun Publikoaren 8/2006 Foru Legearen, ekainaren 20koa, Aurreproiektuaren aldaketarako aldez aurreko kontsulta

Aldez aurreko kontsultaren xedea da aipatu foru legea aldatzeko datorren aurreproiektuaren eraginpean gerta litezkeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzea, ondoko honi buruz:
 

a.Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
b.Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
c.Arauaren helburuak.
d.Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
 

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Barne Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Aldez Aurreko Kontsulta Publikoa
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
104/2017 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko uztailaren 6tik abuztuaren 23ra.