“Navarra 4” parke eolikoa eta bertatik energia eramateko azpiegiturak, Saresun Rosales, S.L.ek, sustatua, Esteribarko, Anueko, Olaibarko, Orkoiengo eta Oltza Zendeako udal mugarteetan (1206-CE espedientea).

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea: Saresun Rosales, S.L.

Xedea: proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea:

Instalazioen deskribapena:.“Navarra 4” haize-parkea, 45,7 MW-ekoa, eta bere ebakuazio-azpiegiturak.

Oharrak (2021.09.17): 
1.-
Hurrengo dokumentuak gehitu dira:
● 15. dokumentua – 6. eranskina. PE Navarra 4 kiropteroen azterketa..
● 16-23. dokumentuak - Udalentzako separatak.
● 24. dokumentua - Jendaurrean jartzeko epea luzatzea. Navarra 1, 2 eta 4 haize-parkeak.
2.-Jendaurrean jartzeko epea 10 egunez luzatzen da.
 
Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Dokumentuak:
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko abuztuaren 9tik urriaren 4ra bitarte.