Osasun Mentalaren III. Plana 2019- 2023

Irudia

Nafarroako Osasun Mentalaren 2012-2016 Plan Estrategikoa  abenduaren 13ko 21/2010 Lege Foralaren ondorioz sortuko da, zeinak adierazten duen honen inguruko lanketa ezartzen dela lehentasun eta ardura nagusi bezala Osasun Mentalaren Kudeaketan.

Osasun Mentalaren Plana lantzeko eta eguneratua mantentzeko arduraren aurrean eta abiapuntutzat Osasun Mentalaren Plan Estrategikoaren (2012-2016) betetzea ebaluazioa izanik, 2014-2020 Nafarroako Osasun Plana, halaber Osasunbidea Estrategia: Osasunarengatik Oinez, aurre egiten diogu Osasun Mentalaren Plan berria egiteko erronkari.

2019-2023 epealdian kokatuko da Osasun Mentalaren III. Plana. Jatorria du aurreko planaren ebaluazioan egindako egoeraren analisian, eta lortu ez diren helburuei heltzeko konpromisoa du, baita egungo osasun mentalaren alorrean asistentziak aurre egin beharra dion erronkei erantzuna ematea ere.

Plan berriaren lanketan, profesionalen, erabiltzaileen eta familien parte-hartzea ezinbestekoa da. Zenbait mementotan hainbat mekanismoren bidez artikulatuko da parte-hartzea. Ekainaren 20an hasiko da Informazio Saio batekin prozesua, eta herritarren parte-hartzearekin emango zaio amaiera Aurkezpen Publiko Fasean.

Prozesuaren bitartean dokumentu bat baino gehiago sortuko da, eta haien baitan jasotako ekarpenak txertatuz joanen dira, behin aztertuak eta ebaluatuak daudelarik.

Nafarroako Parlamentuan onartzeko behin betiko dokumentua aurreikusten da abenduan prest egotea. Plana idazten ari den taldeak sartu ditu jada Osasun Mentaleko Planaren zirriborroan ekarpenak, taldeek eta Osasun Foro-ak egindakoak.

2019-2023ko Osasun Mentalaren III. Plana 2019ko otsailaren 13an Parlamentuko Osasun Batzordean aurkeztu zen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Osasun Departamentua
Ardura duen unitatea:
Osasun Mentaleko kudeatzailea
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

2018ko ekainaren 20tik uztailaren 22ra, eskuragarri egon dira erabiltzaileentzako eta familientzako galdeketa bat eta profesionalentzako beste galdeketa bat