Parte-hartzeko Foru Legearen Aurreproiektua
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du Parte-hartzeari buruzko Foru Lege bat onesteko, parte-hartze demokratikoaren ziklo osoa arautuko duena Nafarroaren eskumenen esparruaren barnean. Lege berri horren helburuak dira, besteak beste:
- Nafarroako herritarrek interes publikoan zuzenean edo zeharka eragiten duten erabakietan parte hartzeko duten eskubidean sakontzea. Horretarako, bide eraginkorrak sustatuko dira, bermatzeko herritarrek parte-hartze benetakoa eta eraginkorra izanen dutela politika publikoen diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan eta, orobat, planen, programen eta proiektuen prestaketan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
- Arau bakar batera batzea eta eguneratzea herritarren parte-hartzearekin loturiko alderdiak, gaur egun foru arau desberdinetan araututa daudenak.
- Gure erkidegoko parte-hartze demokratikorako bideak argitzea eta arautzea eta, aldi berean, legegintzako bideak eta administraziokoak bereiztea.
- Administrazio publikoen betebeharrak indartzea eta zabaltzea, honako hauei dagokienez: barneko eta kanpoko parte-hartzea bultzatu eta sustatzea; hartutako konpromisoak parte-hartzea kalitatezkoa izan dadin; eta koordinaziorako barne mekanismoak ezartzea parte-hartzea sustatzeko, normalizatzeko eta gainbegiratzeko.
- Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren sorrera arautzea.
- Araua Nafarroako toki entitateetan aplikatu eta hedatu dadila planteatzea, beharrezkotzat jotzen diren lege aldaketak proposatuz.
FITXA
Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Ardura duen unitatea:
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Horrekin lotutako prozesua:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Lanketa fasea jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko otsaiaren 15etik martxoaren 2ra.
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2018ko apirilaren 24etik maiatzaren 24ra.