"San Adrián” haize-parkea eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak, Azagra, San Adrián, Azkoien, Funes, Villafranca, Milagro, Cadreita, Valtierra, Kastejon eta Tuterako udal-mugarteetan (1209-CE)

Garapen Ekonomiko eta Enpresariala

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arauak eman ziren Nafarroan haize-parkeak baimentzeko):

Eskatzailea: Jorge Energy S.L.

Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

Instalazioen deskribapena:“San Adrián” haize-parkea, 45 MW-ekoa, eta bertatik energia ateratzeko azpiegiturak..

Proiektua baimentzeko organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

FITXA

Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2021eko otsailaren 22tik apirilaren 9ra bitarte.