“Serena Solar 2” eguzki-instalazio fotovoltaikoaaren proiektua, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLUk sustatua Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan (5088-CE)
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Egintza: proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.
Eskatzailea:Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU.
Kokapena: Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteak.
Ezaugarriak: “Serena Solar 2” eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 49,996 MWp-koa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak.
Fitxa
Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete, idatziz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta:
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2021eko maiatzaren 20a.