Haize-sorgailua aldatzea “Serralta” parke eolikoan, Cabanillasko udal mugapean (1050-4-CE)
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan):
Eskatzailea: Eólica Cabanillas, SLU.
Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, honako helburu hauekin: aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko baimen administratiboa eta onura publikoaren deklarazioa lortzeko eta ingurumen arloan dagokion tramitazioa egiteko.
Instalazioen deskribapena: oraingo MTorres TWT-1500 haize-sorgailuaren eta beste 3 Ecotecnia ECO-44 haize-sorgailuren ordez Acciona AW148-3.300 KW T120 haize-sorgailu bat jartzea Serralta parke eolikoan, Cabanillasen.
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.
FITXA
Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2019ko urriaren 8tik azaroaren 20ra