Trantsizio Energetikoari eta Klima-Aldaketari buruzko Foru Lege Aurreproiektua
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Erlazionatutako edukiak:
Klima-aldaketari aurre egitea urgentziazko erronka da, gero eta eragin larriagoa izaten ari baita ingurune eta sektore guztietan, ekosistemetan, biodibertsitatean, azpiegituretan eta ekoizpen-sistemetan, gure osasun- eta elikadura-sistemetan izateaz gain.
Hori dela-eta, bere ondorioak arintzeko eta eredu energetiko berri bateranzko trantsizioa prestatzeko lan egiteko konpromisoa hartu behar da, karbono gutxiago erabiltzen duen ekonomia batean oinarrituta, erabilgarri dauden baliabideak eraginkortasun handiagoarekin aprobetxatzeko gai denean, eta energia fosilak, berotegi-efektuko gasen isurpenen eragileak, progresiboki ordeztea planteatzen duenean energia berriztagarriak baliatzeko.
Beste erakunde batzuen artean Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 23an eta 24an, Europako Parlamentuak 2019ko azaroaren 28an eta Espainiako Gobernuak 2020ko urtarrilaren 21ean onartutako klima-larrialdiko deklarazioek eta ekintza klimatiko konprometitu baten aldeko gizarte-mugimenduak Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Foru Legea, jarduteko esparru juridikoa gauzatuko duena, izapidetzeko beharra eta urgentzia justifikatzen dute.
Informaziorako eta eztabaida publikorako testu bat aurkeztu da, zeina, anbizio handiagoko irizpidearekin, 2019ko martxoaren 12a eta uztailaren 27a artean herritarrek parte hartzeko prozesuan aurkeztu zen aurreproiektua berrikustearen emaitza moduan sortu den.
Nafarroako Gobernuak, 2021eko irailaren 1ean, erabaki bidez Trantsizio Energetikoari eta Klima-Aldaketari buruzko Foru Legearen proiektua onartu zuen.

FITXA
Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Ekonomia Zirkularreko eta Klima Aldaketako Zerbitzua, eta Trantsizio Energetikoko Zerbitzua
Proposamen mota:
Araua
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Hasiera emateko foru-agindua:
Nafarroako Gobernuaren akordioa, 2020ko otsailaren 5ekoa
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko ekainaren 10etik 30era.