Urrotz-Hiriko abelbideak sailkatzeko, mugarriak berriz jartzeko eta inbentarioa egiteko proposamena

Xedea da proiektu tekniko batean eguneratzea eta jasotzea Urrotz-Hiriko udal-mugarteko abelbideen trazadurak, eta zehaztea abelbide horien mugak, lehenago mugatu diren edo proiektu sektorialetan sartu diren tarteetan, bat etorriz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 41/2019 Ebazpenaren bidez abiarazitako prozedurarekin. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedientearen hasiera. (2019ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 28koan)
                                                
Horretarako, dokumentazioa sakon aztertu da, abeltzainei elkarrizketak egin zaizkie eta abelbideak bisitatu dira, zuinketa egiteko xedez. Jarraian ageri den proiektuan islatu da hori, jendaurrean jartzeko.

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurrean jartzea
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2020ko ekainaren 11tik uztailaren 17ra