Trantsiziorako plana eta arauak

Gune honetan normaltasun berri baterako trantsizio-planaren onarpenari buruzko informazio guztia aurki daiteke. Barnean hartzen ditu plana bera, haren ohiko galderen dokumentu bat, fase batetik bestera igarotzeko kontuan hartuko diren adierazleak. Era berean, fase bakoitzean baimendutako eta baimendu gabeko jarduerak kontsulta daitezke, baita kronograma orientagarri bat ere. Gainera, normaltasun berrirako trantsizio-fase honetan emandako arauak eta jarraibideak erakutsiko dira.

  1. Estatuak onetsiriko plana
  2. Adierazleak
  3. Faseak
  4. Kronograma.
  5. ArauaK
  6. Nafarroako Foru Komunitateko Arauak

NORMALTASUN BERRI BATERAKO TRANTSIZIORAKO PLANA

Gobernuak deseskalatzeko plan mailakatu, asimetriko eta koordinatu bat onartu du, eguneroko bizitza eta jarduera ekonomikoa berreskuratzeko ibilbide-orria ezartzen duena, pertsonen osasuna eta bizitza babestuz. «Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Plana» izeneko planak Koronabirusaren pandemia (COVID-19) hedatzeko alarma-egoera ezartzen duen errege dekretuan ezarritako neurriak kentzeko parametro eta tresna nagusiak ezartzen ditu. 

Plan honek ez du egutegi itxirik; aitzitik, zuhurtasun-, ardura- eta proportzionaltasun-printzipioek arautzen dute. Atal honetan plana bera eta ohiko galderen erantzunei buruzko dokumentu bat azaltzen dira.

Normaltasun berrirako trantsizio-planak Osasun Ministerioak deseskalatzearen fase-aldaketa erabakitzeko oinarritzat hartuko dituen adierazle kualitatibo eta kuantitatiboak ezartzen ditu. Osasun publikoari, mugikortasunari, gizarte-dimentsioari eta jarduera ekonomikoari buruzko adierazleak dira.
 
Zalantzak badituzu, kontsulta ezazu ondoko agiria ohiko galderen gainekoa.

ADIERAZLEAK

Normaltasun berrirako trantsizio-planak Osasun Ministerioak deseskalatzearen fase-aldaketa erabakitzeko oinarritzat hartuko dituen adierazle kualitatibo eta kuantitatiboak ezartzen ditu. Osasun publikoari, mugikortasunari, gizarte-dimentsioari eta jarduera ekonomikoari buruzko adierazleak dira.
 
 
Adierazle epidemiologikoak:

  • Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten kasuen kopurua, laborategiak baieztatutako kasuen kopurua, sanitarioen arteko positiboen kopurua eta egindako POCR kopurua eta emaitzak.
  • Osasun publikoko zerbitzuen gaitasunari buruzko adierazleak: Covid-19aren zaintzan diharduten profesionalen kopurua, detektatutako eguneko kasuen kopuruaren arabera.
  • Adierazle espezifikoak: ebaluazio goiztiarraren emaitza, baieztatutako kasuen isolamendu goiztiarraren ebaluazioaren emaitza eta baieztatutako kasuen kontaktuen kontrolaren ebaluazioaren emaitza.
  • Osasun-sistemaren gaitasun-adierazleak: ZIUen okupazioa, stockean dagoen materiala, laborategien gaitasun diagnostikoa, osasun-arlokoak ez diren zentro medikalizagarriak
 

Mugikortasun adierazleak

  • Barne-mugikortasunaren indizea, probintzien arabera
  • Kanpo-mugikortasunaren indizea, probintzien arabera
  • Ibilgailu arinen ibilbide luzeko mugimenduak, eremu geografikoen arabera
  • Mugikortasun globalaren indizea Espainian biztanle gehien dituzten udalerrietan
  • Garraio publikoaren erabilera biztanle gehien duten hiriguneetan
  • Mugikortasuna bizitegi-eremuaren arabera
  • Bidaiarien eta salgaien garraioa
 

Adierazle ekonomiko-sozialak

  • Gizarte Segurantzako afiliazioa
  • Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak
  • Energia kontsumoa
  • Genero eraginari buruzko adierazleak
 

Adierazleei buruzko informazio osoa izateko, ikus eranskina.

FASEAK eta TRANTSIZIOA

 

Gobernuak bultzatutako deseskalatze-plana lau fasez osatuta dago, eta lurraldeak horietan sartuko dira, betiere, Osasun Ministerioak zehaztutako adierazleak betetzen badituzte. Beraz, adierazle horiek betetzearen arabera, zona batzuk egun desberdinetan sar daitezke faseetan. Lau faseetako bakoitzak gutxienez bi asteko iraupena du.
 
  • 0 fasea- Prestaketa- Deseskalatzeko prestaketak hasten dira
  • 1 fasea- Hasierakoa- Jarduera batzuk partzialki hasten dira eta harreman soziala ahalbidetzen da talde txikietan
  • 2 fasea- Tartekoa- Edukiera mugatua duten lokalak irekitzea eta ohiko edukieraren herena duten monumentuak eta bestelako kultura-ekipamenduak bisitatzea baimentzen da
  • 3 fasea- Aurreratua- Mugikortasun orokorra malgutuko da
 

Normaltasun berria: murrizketa sozial eta ekonomikoak amaitzen dira, baina zaintza epidemiologikoari eta herritarren autobabeserako higiene-neurriei eusten zaie.

Planaren faseen gaineko informazio xehakatua izateko, ikus eranskina

 

2020ko MAIATZAREN 11ko EGOERA

 
 

2020ko MAIATZAREN 18ko EGOERA

 

2020ko MAIATZAREN 25ko EGOERA

KRONOGRAMA
Kronograma

Kronograma bat eskaintzen da, eta, Gobernuak zehazten duen bezala, orientagarria da, eta ez da zehatza. Alarma-egoeran ezarritako muga guztiak benetan kentzeari buruzko erabakiak eta data zehatzak dagozkien tresna juridikoen bidez zehaztuko dira.

ARAUAK

Hemen informazioa aurkituko duzu normaltasun berrirako trantsiziorako emandako arauen eta jarraibideen gainean.

 

SND/386/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, zenbait gizarte-murrizketa malgutu eta txikizkako merkataritzaren jarduera eta zerbitzuak emateko jarduera garatzeko baldintzak zehazten dituena, bai eta ostalaritza- eta jatetxe-jarduerak garatzeko baldintzak ere, COVID-19ak eragindako osasun-krisiak gutxien eragindako lurraldeetan.
 
SND/387/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, autonomia-erkidegoekiko eta Ceuta eta Melilla hiriekiko kogobernantza-prozesua arautzen duena, normaltasun berri baterako trantsizioari begira.
 
SND/388/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk jendearentzat irekitzeko eta artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ere.
 
Ebazpena, 2020ko maiatzaren 4koa, Kirol Kontseilu Goreneko lehendakariarena, entrenamenduetara itzultzeko eta lehiaketa federatu eta profesionalak berriz hasteko oinarrizko jarduera-protokoloa onartu eta argitaratzen duena.
 
JUS/394/2020 Agindua, maiatzaren 8koa, COVID-19ren aurrean Justizia Administrazioarako Laneko Segurtasunaren Eskema eta Konfinamendua Arintzeko Plana onartzen dituena.
 
TMA/400/2020 Agindua, maiatzaren 9koa, mugikortasunaren arloko deseskalatzearen I. fasean aplikatu beharreko baldintzak ezarri eta mugikortasun segurua bermatzeko beste baldintza batzuk ezartzen dituena.
 
INT/401/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia dela-eta ,aireko eta itsasoko barne-mugetako kontrolak aldi baterako berrezartzen dituena.
 
SND/403/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, COVID-19k eragindako osasun-krisialdian beste herrialde batzuetatik Espainiara iristen diren pertsonek izan behar dituzten berrogeialdi-baldintzei buruzkoa.
 
SND/404/2020 Agindua, maiatzaren 11koa, normaltasun berri baterako trantsizio-fasean SARS-CoV-2 bidezko infekzioaren zaintza epidemiologikorako neurriei buruzkoa.
 
INT/407/2020 Agindua, maiatzaren 12koa, Espetxe Erakundeen esparruan ezarritako murrizketak malgutzeko neurriak hartzen dituena martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren babesean Espetxe Erakundeen esparruan ezarritako murrizketak malgutzeko neurriak hartzen dituena. Errege-dekretu horren bidez, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen da.
 
TMA/410/2020 Agindua, maiatzaren 14koa, aireontziak eta bidaiari-ontziak nazioartean garrantzia duten osasun publikoko larrialdiei erantzuteko gaitasuna duten sarrera-puntuen bidez Espainian sartzea mugatzen duena
 
SND/414/2020 Agindua, maiatzaren 16koa, normaltasun berri baterako trantsizio-planaren 2. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzeko dena.
 
TMA/419/2020 Agindua, maiatzaren 18koa, COVID-19k deseskalatze-prozesuari eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeran hartutako itsas nabigazioaren antolamendu orokorraren arloko neurriak eguneratzen dituena.
 
SND/427/2020 Agindua, maiatzaren 21ekoa, COVID-19k udalerri txikiei eta lurralde-eremu txikiagoko toki-erakundeei eragindako osasun-larrialdiaren ondoriozko zenbait murrizketa malgutzen dituena.
 
JUS/430/2020 Agindua, maiatzaren 22koa, COVID-19ren aurrean Justizia Administrazioa Deseskalatzeko Planaren 2. fasea aktibatzen duena.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ARAUAK

18/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea (COVID-19) sortzen duena.
 
59/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, zeinaren bidez arautzen baita nola itzuliko diren gutxinaka Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langile publikoak aurrez aurre lan egitera lantokietan, Normaltasun berrirako trantsizio planaren esparruan.
 
21/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruzko jarraibideak ematen dituena, eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazten dituena, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez.
 
61/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Gobernuko herritarren arretarako bulegoak irekitzea.
 
24/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Aurreko foru agindu horren bidez neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruz, bai eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazi ere, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez.
 
25/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 2. fasean baimentzen diren zenbait jarduera arautzen dituena.
 
161/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez baldintzak eta betebeharrak ezartzen baitira bisitak jasotzeko tutoretzapeko etxebizitzetan, desgaitasuna dutenen egoitzetan eta adinekoen egoitzetan, bai eta zentro horietako egoiliarrek paseoak egiteko ere