Trantsiziorako plana Nafarroan - Normaltasunera bidean


 
“Bi metro, ideia bat” lemapean sortu zen espazio hau, deskonfinamenduari buruzko informazioa zabaltzeko, kontu emateko eta prozesu horretarako ekarpenak biltzeko, xedea izaki Trantsizio Batzordeari lagun egitea. Batzorde hori aldian-aldian bildu da, eta, orain, normaltasun berrira iritsi garenez gero, bere helburua bete du. Txostena argitaratzearekin batera, partaidetza- eta ekarpen-prozesua itxi da. Informazio guztiari bere horretan eutsiko zaio eta, pandemiak hurrengo hilabeteetan zer bilakaera duen, espazioa berriz ere irekitzea aztertuko da. Nafarroako Gobernuak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, beren proposamen eta ideiak helaraziz parte hartzeagatik.


 

Trantsizioaren egoera...

Trantsiziorako batzordea...

Bi metro, idea bat

Trantsiziorako plana...

Trantsizioari buruzko galderak...

Pandemiaren egoera eta bilakaera...

 
Hauek dira normaltasun berri baterako trantsizio-planaren oinarri diren gakoak:
  • · Ezartzea asimetrikoa izanen da lurraldean, herri bakoitzeko biztanleriaren eta epidemiologiaren errealitatearen arabera.
  • · Tokiko erakundeek estrategia ezartzen eta garatzen laguntzea eta parte hartzea. 
  • · Planaren diseinua eta koordinazioa, departamentuen eta sektoreen artekoa.
  • · Gizarte zibilaren inplikazioa eta berrikuntza- eta sorkuntza-gaitasunak, "Gure burua berrasmatzeko eta gizarte-jarduerak berregiteko, horiek ez baitira berdinak izanen txertorik egon arte".
 
Deseskalatzea Estatuan jarraitzen den estrategiaren esparruan eginen da, autonomia-erkidegoekin koordinatuta eta nazioarteko ezagutzaren eta esperientziaren arabera.

Normaltasuneranzko prozesu honetan, bertako organo zuzentzaileek, Nafarroako Osasun Kontseiluak eta herritarrek izanen dute zeregin nagusia.

Gunean, gainera, honako hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:
  • · Estatuak onartutako plana, haren adierazleak, faseak eta kronograma.
  • · Normaltasun berrirako trantsiziorako emandako arauak eta jarraibideak.
  • · Prozesuaren zuzendaritza organoak.