Geroa euskaratik

Parte-hartze prozesua:
Beharrezkoa zara, Bai horixe
Eremu:
Eskubideak
Testua:
Etorkizunera begira erabakiak hartzeko unea da. Covid-19ak sortutako krisiak agerian utzi baitu gizarte honen hainbat hutsune; herritarren arteko desberdinkeria eta zaurgarrienekiko bazterketa begi bistakoa izan baita. Normalitatea deitu izan duten hori ez zelako denona. Hizkuntza eskubideen etengabeko urraketek agerian utzi dute hori, esaterako. Horregatik, normalitate berri baterantz jotzeko abagunea dugu orain, elkartasunetik eta gizarteko talde desberdinen begirunetik. Baita hizkuntza auziei dagokionez ere. Egoera horri erantzuteko, garrantzitsua da geroa euskaratik ardaztea, elkar hartuz eta elkar zainduz: eskubide guztiekiko begirunea, gizarte kohesioa, gertutasuna eta konpromiso kolektiboa oinarri duena. Hau da, euskara ardatz duen gizarte bat, gizarte berdinzale eta demokratikoago bat izango dela espero dut; inoiz baino beharrezkoagoa duguna.