2026-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa
Gastu publikoaren kudeaketan efizientzia eta eraginkortasun mailak hobetzeko beharrak eragin du Dirulaguntzei buruzko Plan Estrategikoa prestatzea. Etorkizunean plana prestatu eta kudeatzeak aukera eman behar du zenbait elementuren arteko lotura ahalbidetzeko: lortu nahi diren helburuak, hura aplikatuta eragin nahi diren onura publiko edo sozialak, burutzeko behar den epea, aurreikusten diren kostuak eta haien finantzabideak, betiere, aurrekontu-kontsignazioa egonez gero.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Jardunaldia: integritate publikoa, agenda instituzionalak eta interes-taldeak
Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu du honako hauetan ditugun erronka berriez gogoeta egiteko: gardentasuna, integritate publikoa, eta Administrazioaren eta interes-taldeen arteko harremana.
Izan ere, gardentasunari buruzko foru-legean berriki egindako aldaketak beste aro bat ireki du: zabaldu egin ditu informazioaren publizitatea aktiboki egiteko betebeharrak, eskakizun berriak ezarri ditu agendak publikoak izan daitezen eta indartu egin du Interes-taldeen Erregistroaren eginkizuna.
Foru lege proiektua, herri-ondasun gisa ukitutako 1302, 1303 eta 894 metro koadroko bide partzelei dagozkien 59.873,41 metro koadroren desafektazioa onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen duena.
Kreditu bereziak eta kreditu gehigarriak emateari buruzko foru lege proiektua
Nafarroako Gobernuaren Publizitate Instituzionaleko 2026. urteko plana
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari esleitzen zaizkio Nafarroako Gobernuaren eta bere erankunde autonomoen publizitate instituzionalaren funtzioak. Publizitate-jardueraren zentralizazioak sormen-kontratuei eragiten die publizitatean, bai eta publizitate-espazioen erosketa-kontratuetan ere.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak zeharka egiten du publizitate-kudeaketa, baina foru-administrazioa osatzen duten departamentu eta erakunde autonomoei dagozkien komunikazio-ekimenak islatzen ditu. Beraz, Nafarroako Gobernua da egutegi hori onartzen duena.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Urteko Partaidetza Plana 2026
Nafarroako Gobernuak urtero onesten du urtean zehar garatu beharreko parte hartzeko prozesu garrantzitsuenen plangintza, politika publikoak diseinatu, prestatu, onetsi eta ebaluatzeko, bereziki plan eta programei, arauak egiteari eta beste ekimen batzuei dagokienez, eta saiatzen da prozesu horietan pixkanaka formalki eskatzen denaz haratago doazen partaidetza-tresnak barne har daitezen.
2021etik, urteko partaidetza plana zein epetarako egin den, epe hori igaro ondoren, azalpen publikoa emanen du haren betetze-mailari buruz.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Nafarroako Energia eta Klimaren 2050erako Ibilbide Integratuaren Orria
Erlazionatutako edukiak:
Klima-aldaketa zientifikoki egiaztatutako fenomenoa da. Jatorri naturaleko kausak badaude ere, hala nola jarduera bolkanikoa, eguzki-orbanak edo lurraren orbitan izandako aldaketak, IPCC Taldeak (Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea) uste du azken bi mendeetako klima-aldaketaren arrazoi nagusia giza jarduerak direla, batez ere erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gasa) erretzea eta lurzoruaren erabilera-aldaketak, zeinek berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak aurrekaririk gabe handitzea eragin baitute.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategia 2026-2030
Nafarroako Gobernuaren 2026-2030 Irisgarritasun Unibertsalerako Estrategiak –Gobernuaren erabakiz onetsia 2026ko otsailaren 25ean– jarraipena ematen dio Nafarroako Gobernuak duen konpromiso sendoari Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko helburu eta erronken aurrean eta, zehazkiago, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeko helburu eta erronken aurrean.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana 2025. eta 2026. urteetarako
Nafarroako Etxebizitza arloko Kontrol eta Ikuskapen Plana bi urtean behin egiten du Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak, eta helburu nagusia da iruzurra prebenitzea Nafarroan etxebizitzen eraikuntzarekin eta erabilerarekin zerikusia duen orotan. Hala artikulatuko da indarrean dagoen legeriak Administrazioari ematen dion ikuskapen-funtzioa.
Gaur egun, Nafarroako Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana dago indarrean 2025. eta 2026. urteetarako. Plana uztailaren 13an onartutako 200E/2025 Foru Aginduaren bidez arautzen da.

