Euskara dohakoa
Nafarroako IKAren eta AEKren proposamena
Parte-hartze prozesua:
Eremu:
Testua:
Eranskinean dago proposamena
EUSKARAREN SUSTAPENA
Parte-hartze prozesua:
Eremu:
Testua:
Euskararen sustapena
Herritarrak euskara ikastera bultzatzeko kanpaina instituzionalak egitea ezinbestekoa da. Gobernuaren eguneroko jarduna euskarazkoa eta euskararen aldekoa izatea ere bai. Herritarrak euskara gero eta beharrezkoagoa dela sumatu behar du, eta horretarako behar diren neurriak hartu behar ditu gobernuak.
Horretarako, funtsezkoa litzateke euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta administrazioak euskarazko zerbitzua bermatzea herritar euskaldunoi, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako herritar izateari utz diezaiogun behingoz.
Igualdad de oportunidades y participación local
Parte-hartze prozesua:
Eremu:
Testua:
El planteamiento teórico, la proyección autotélica, la misión, la visión ... del Plan Reactivar Navarra están muy bien argumentados. Ahora, sería muy importante establecer de forma práctica y operativa qué medidas se van a implementar para su desarrollo y definir claramente qué capacidad van a tener las instancias locales y comarcales en este proceso.
¿Qué posibilidad de maniobra van a tener las autoridades y entidades locales?
¿Qué cabida tienen los planes en los que se viene trabajando desde hace muchos años para activar los territorios y que, hasta ahora no han contado con financiación regional o está ha sido escasa?
¿Que posibilidades tienen los municipios y las comarcas de definir el rumbo de su desarrollo?
¿Van a poder decidir y ejecutar según sus capacidades y recursos singulares?
¿Cómo se va a garantizar la igualdad de oportunidades?
¿Se van a cruzar las acciones de este plan con otras actuaciones del propio Gobierno de Navarra? En este sentido, me ha extrañado que no haya (al menos yo no lo he encontrado) en el DAFO una referencia al problema de la despoblación. Una cosa es tener "poco peso demográfico" como región y otra cómo se reparte esa población en el territorio y las carencias y consecuencias que esto genera.
Euskara ikastea doakoa izatea
Parte-hartze prozesua:
Eremu:
Testua:
1. 1. Euskara ikastea doakoa izatea
3.500.000€ pasatxo jarri beharko lituzke gobernuak AEKren eta IKAren euskaltegietan ari diren herritar guztiek dohainik ikasi ahal izateko. Justiziazkoa da edozein lurraldetako herritarrek bertako jatorrizko hizkuntza dohainik ikasi ahal izatea, lehenagoko gobernuek eginiko hizkuntza politikek ukatu dieten ondarea berreskuratzeko ordaindu behar ez izatea. Nahikoa ahalegin egin behar izaten dute bestela ere ondasun hori bereganatzeko, euskara ikasteko, alegia.
Nekez uka liteke, bestalde, herritar erdaldunek euskara ikasteak mesede nabarmena egiten diola Nafarroako gizartearen kohesioari eta herritarren arteko elkarbizitzari. Gainera, badirudi gobernuak ere une honetan gizarte batuago eta sendoagoa erdiestea jomuga duela, Nafarroa suspertu planaren aurkezpen txostenean hainbat ataletan irakur daitekeena sinistera behinik behin.
2. Nafarroako Gobernuak Nafarroako AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzua lankidetza hitzarmen baten bidez finantzatzea
Neurri hau herritarrak dohainikako zerbitzua jaso ahal izateko ezinbestekoa da. 3.500.000€ horien bitartez AEK-k eta IKAk ematen duten zerbitzuaren kostua gobernuak osorik bere gain hartzeko biderik egokiena litzateke. Izan ere, bada garaia dirulaguntza sistema behingoz gainditzeko, alegia, finantzazio sistema iraunkor eta egoki bat gauzatzeko, aldian aldiko gorabehera politikoen mendean egonen ez dena eta euskaltegietako irakasleen lan kondizioak behingoz duinduko dituena, Nafarroako jarduera ekonomikoaren aurrerabidea dela-eta gobernuak kezka nabarmena duen honetan.
Komeni da gogoratzea edozein herrialdetako gobernuaren eginkizuna dela bertako jatorrizko hizkuntzaren etorkizuna bermatzea, horretarako hizkuntza politika egokia eginez, eta helduek hizkuntza hori ikastea ezinbestekoa dela, jatorrizko hizkuntza gal ez dadin. Nafarroan, bertako gobernuak ez dio behar bezala heldu egiteko horri, eta herri ekimeneko euskaltegiak izan dira, hau da, AEK-ren eta IKAren euskaltegiak, berez Nafarroako Gobernuak eman beharreko zerbitzu publikoa eman dutenak Nafarroa osoan, 1972-1973 ikasturtean hasita, oztopo guztien gainetik.
3. Euskararen sustapena
Herritarrak euskara ikastera bultzatzeko kanpaina instituzionalak egitea ezinbestekoa da. Gobernuaren eguneroko jarduna euskarazkoa eta euskararen aldekoa izatea ere bai. Herritarrak euskara gero eta beharrezkoagoa dela sumatu behar du, eta horretarako behar diren neurriak hartu behar ditu gobernuak.
Horretarako, funtsezkoa litzateke euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta administrazioak euskarazko zerbitzua bermatzea herritar euskaldunoi, bigarren, hirugarren edo laugarren mailako herritar izateari utz diezaiogun behingoz.
4. COVID 19aren ondorioei erantzuteko Nafarroako helduen euskalduntze-alfabetatzea suspertzea eta babestea, urgentziako diru-laguntza
Begien bistakoa da koronabirusak sortutako izurriteak lehendik larria zen egoera areagotu eginen duela helduen euskalduntzearen sektorean. Dagoeneko hainbat neurri hartu behar izan ditugu irakasleon eta ikasleon osasuna babesteko: euskaltegietako aurrez aurreko saioak etetea, horien ordezko eskola telematikoak ematea, udako barnetegiak bertan behera uztea, irakasleen gaitasun telematikoa hobetzeko saioak prestatu eta gauzatzea, zenbait material digitalizatzea… Bestalde, udako ikastarotako eskaintza ere egokitzen ari gara, aldian aldiko osasun egoera gorabehera, herritarrak euskalduntzen segitzeko, ahal dugun modurik hoberenean.
Herri ekimeneko euskaltegiek beti jardun izan dute material didaktikoak sortzen eta irakasleen trebatze didaktikoan, nahiz eta bitarteko ekonomiko gutxi izan. Une honetan, izurriak lehengo premiei beste batzuk gehitu dizkio. Nafarroako AEK-k eta IKAk dirua behar dute honako lan hauetarako, 400.000€ko diru lerroa irekitzea proposatzen dugu, zehazki hauek egokitzeko:
• Material didaktikoa sortzeko eta erabiltzen dugun materialetik digitalizatu gabe dagoena digitalizatu ahal izateko.
• Irakasleak Internet bidezko irakaskuntzan trebatzeko.
• Ikerketa didaktikorako.
• Euskaltegietako baliabide informatikoak berritzeko eta hobetzeko.
• Ikasle guztien konektagarritasuna ziurtatzeko.
• Gobernuak ezarri beharreko segurtasun neurriak bete ahal izateko egin behar diren inbertsioak egiteko: lokalen egokitzapena…
• Osasun neurriak ezarritakoak betetzeko beharrezko produktuak erosteko.

MASCARILLAS TEJIDO ESPECIAL
Parte-hartze prozesua:
Testua:
Cuando la gente sale a la calle para hacer deporte o dar un paseo, normalmente se encuentran a conocidos y amigos, y la mayoría de veces se bajan la mascarilla para decir “soy yo” y así reconocerse mutuamente.
Esta situación no es nada favorable para la detención del virus y hay que evitarlo, ¿cómo? Fabricando unas mascarillas de un material transparente y cómodo. Las personas no se ponen la mascarilla por varias razones: estética, molestia, para que se les reconozca en la calle, etc. pero con este invento seguro que todo el mundo se las pondrá y conseguiremos frenar el virus.