Araudiaren ebaluazioa
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak, publiko egin beharreko garrantzi juridikoko informazioa arautzean, 21.1.a) artikuluan ezartzen du Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenen eta eginkizunen esparruan, Administrazioak onartutako arauak eta arauen aplikazioaren ebaluazioari buruzko datuak argitaratzeko betebeharra dutela.
Legezko betebehar hori betetzeko, honako araudi hauen ebaluazioa argitaratzen da:
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legea
Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko 12/2019 Foru Legea

