“Cascante II” haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Eólica Cascante SLUk sustatua, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetan (1154-CE espedientea). HIRUGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Industria, Energia eta S4 Estrategia Proiektuetako Zuzendari Nagusiaren apirilaren 17ko 30/2023 ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Eólica Cascante, S.L.U., Murchanteko (Tutera) Cascante II haize-parkea eta haren ebakuazio-azpiegiturak izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako.
Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak urtarrilaren 23an emandako 52E/2023 ebazpenean, Ingurumen Eraginaren Aldeko Adierazpena egin zen. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 29an emandako 135 E/2023 ebazpenean, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimendu baimena eman zen. Orain Eólica Cascante, S.L.U.k proiektu aldatua aurkeztu du. Hona hemen aldaketa horiek:
a) Haize-parkea:
- 9. eta 10. aerosorgailuak kendu dira, 8 aerosorgailuko haize parke bat osatzeko.
- 8. aerosorgailuaren posizioa aldatu da, etorkizuneko A-15ekiko distantzia gordetzeko.
b) Ebakuazio-linea:
- Trazaduraren aldaketa, aireko linea izatetik lurpeko linea izatera pasatuz.
Eraikitzeko administrazio baimena lortu aurretik, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektuaren aldatutako zatiak aurretiazko administrazio baimena lortu beharko du.
Halaber, Eólica Cascante, S.L.U.k eraikitzeko administrazio baimena eta instalazio osorako zehazki onura publikoaren deklarazioa eskatu ditu.
Horiek horrela, hurrengo eskaerak jendaurrean jartzen dira:
- Proiektuaren aldaketak; Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta aurretiazko administrazio baimen berria lortzeko.
- Proiektu osoa; Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 20. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta zehazki onura zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko.
Onura publikoaren deklarazioak dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presaz okupatu beharra ekarriko du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege beraren 2.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

FITXA
Departamentua:
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Estekak:
Dokumentuak:
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendaurrean ikusgai egon zen 2023ko maiatzaren 9tik ekainaren 20ra bitarte.