Lanen helburua Carcastillo eta Gallipienzo / Galipentzu arteko udal-mugako lerroaren definizioa eta kartografia eguneratzea da, Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuak aldez aurretik eskatuta, mugape historikoak lurraldearen egungo errealitate fisiko eta juridikora egokitzeko, bai eta katastro sistemetan dagoen informazio geografikoaren eta Estatuko eta Autonomia Erkidegoko oinarrizko kartografiaren bateratasuna bermatzeko ere, egungo teknologia erabiliz.
Lanek Murillo el Fruto eta Cáseda udalerriak ere inplikatzen dituzte (izapidetzen ari diren lerroetako 3 terminoko mugarriengatik).
Informazio guztia kontsultatu daiteke toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian, Arrieta Kalea 12, 4. pisuan, eta edozeinek aurkez diotzake alegazioak, idatziz, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzura zuzenduta:
-Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan
Epeak: hilabete bat ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: : 2024ko uztailaren 18a
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es