Isurketa eskubideak merkaturatzeko erregimenetik kanpo uzteko espedienteak 2026-2030

Otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ospitaleak eta instalazio txikiak kanpo uzteko araubidea ezartzen du (203/2024 Errege Dekretuak 2026-2030 urteetarako isurketa eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen ditu).
 
Errege dekretu horren 5.3 artikuluak ezartzen du 2026-2030 aldirako kanpo uzteko eskaera beranduenez 2024ko martxoaren 15ean aurkeztu beharko dela instalazioa dagoen autonomia erkidegoko organo autonomiko eskudunean. Kanpo uzteko eskaerarekin batera, isurpenak murrizteko neurriak aplikatuko direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Neurri horiek isurketa eskubideak merkaturatzeko erregimenean parte hartzearen pareko murrizketa ekarri behar dute, Errege Dekretuaren 6. artikuluan eta Europar Batasunaren araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera.
 
5.4 artikuluak ezartzen du organo autonomiko eskudunak jendaurrean jarriko dituela eskaerak, gutxienez hiru hilabetez.

FITXA

Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoa
Proposamen mota:
Proiektua
Proposamenaren fasea:
Jendaurreko Informazioa
Gobernu proposamenaren egoera:
Aktiboa
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2024ko ekainaren 6tik irailaren 6ra bitarte.