Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko agenda

Ekonomia zirkularra garatzeko Nafarroako Gobernuaren politiken eta ekintzen dimentsioak eta aniztasunak plangintza- eta kudeaketa-esparru berri bat eskatzen du. Horren bidez, erakunde arduradunek trantsizioa bizkortzen ahalko dute, ekintzak garatzeko osotasunaren ikuspegia izaten ahalko dute, eta ekintza berriak identifikatzen ahalko dituzte, bai estatu eta erkidego-mailako instrumentuetatik eratorriak, bai Nafarroako ekonomiak eta gizarteak eskaintzen dituzten aukeretatik ere.
Arrazoi horiek eraman gaituzte Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko agenda bat prestatzea, ondoko xedearekin:
• Egituratzea, biltzea eta lehenestea abian paratutako ekintzak, aukerak atzematea eta esku-hartzeen arteko sinergiak sustatzea;
• Ikuspegi estrategikoaren, emaitzen eta ikaskuntzen jarraipena antolatzea.
• Pedagogia egitea eta ikusgarritasuna ematea ekintzei eta ekonomia zirkularrari bere osotasunean, eta xede taldeei jakinaraztea.
Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak egin du agenda hau, Nafarroako ekonomia zirkularraren politiketan dagokion lidergoa hartuz.
Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko agenda 2019ko apirilaren 3ko Gobernu Bilkuran onetsi zen.
Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzanegingo zaio.