Instalazioen deskribapena: 20,9 MW-ko “Sangüesa I” eguzki-planta fotovoltaikoa eta lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak, Cáseda, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetan.
Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratzeko asmoarekin.
Eskatzailea: Metka EGN Solar 29, S.L.U.
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzenduta, espediente kodea zein den adierazita:
Epeak: 30 egun baliodunekoa (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko maiatzaren 13a
Gobierno de Navarra Avenida Carlos III 2, Planta Baja 31012 Pamplona / Iruña Tel. +34 948 012 012 - navarra@navarra.es