"Uzketa 2" meatze-ikerketarako baimena lehengoratzeko plana, Baztanen (Bigarren jendaurreko informazioa)
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua. Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia
Trantsizio Energetikoaren, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 155/2023 Ebazpenaren bidez, "Arritxuri 33061" ustiategiaren emakidaren meatze-soberakina eman da (akatsen zuzenketa: 173/2023 Ebazpena) (2024ko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 15. zenbakia).
Soberakin hori eman ondoren, hala badagokio, "Uzketa 2" ikerketa-proiektua gara daiteke, bai "Uzketa 2" ikerketa-baimenaren laukietan, bai "Arritxuri 33061" emakidaren lauki batzuetan.
975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzkoa, aplikatuz, goian adierazitako proiektua leheneratzeko planaren bigarren jendaurreko informazioa egiten da.