Ordainsariak eta langileriaren kostua

Informazio orokorra, batetik, administrazioko langileek hartutako ordainsarien guztizkoari buruz, eta bestetik, foru sektore publikoaren langile guztien kostu osoari buruz. Kontuan hartu behar da ordainsarien baturak hartzen dituela postuari, pertsonari eta aldagaiei dagozkienak, eta hortik kanpo daudela kontzeptu hauek:
 

  • - Kontratu bat bukatzean hartu ez diren opor egunak ordaintzea
  • - Deskontua soldatarik gabeko baimenagatik
  • - Dietak eta bestelako kalte-ordainak
  • - Gizarte Segurantzaren prestazioen osagarria
  • - Gizarte Segurantza, enpresaren kargura
  • - 2012an ordaintzeari utzitako estraren % 49,73aren itzulketa (28.765.691 euro)
  • - Urtean 15 egunez baino gutxiagoz lan egin duten langileak
 

Honi buruzko informazioa kontsulta dezakezu:

 

 
Foru Komunitateko Administrazioaren langileriaren kostu errealaren informazioa islatzen da aurrekontuaren betearazpenaren hileko txostenean, eta eskuratzen ahal da gastu horrek edozein urtetan hilabetez hilabete izan duen garapenari buruzko informazioa. Bestalde, foru sektore publikoari buruzko informazioa islatzen da Nafarroako kontu orokorretan.