Urteko kontuen auditoretzak eta sozietate eta fundazio publikoen legezkotasuna betetzeari buruz adostutako prozedurak

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 92. artikuluak ezartzen duenez, Kontuen Ganberak bere dituen eskumenak galarazi gabe, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak kontrolatuko du Foru Komunitateko Administrazioaren, haren erakunde publikoen eta foru lege horretako 2. artikuluko f) eta g) letretan aipatzen diren gainerako entitate eta sozietateen (hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde publikoetako sozietate eta fundazio publikoen) jarduera ekonomiko eta finantzarioa.

Kontrol-jarduera hori egiteko asmoz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak apirilaren 26an 53/2021 Foru Agindua eman zuen jarraibideak ezartzeko honako hauen edukiari eta kontratazio-prozedurari buruz: urteko kontuen auditoretzak eta, adostutako prozeduren gainean, legezkotasuna betetzeari buruzko auditoretzak, Nafarroako Foru Komunitateko eta haien organismo publikoetako sozietate eta fundazio publikoei dagokienez.

53/2021 Foru Aginduak lehenengo aginduan ezartzen du sozietate eta fundazio publikoek beren kontratazio-prozeduretan sartuko dutela, urteko kontuen auditoretzekin batera, legezkotasuna betetzeari buruz txostenak, adostutako prozeduren gainean, foru aginduan zehaztutako edukiarekin.