Nafarroan herritareen parte hartzea sustatzeko plana aurkezteko jardunaldia

Herritarren parte-hartzea
NORENTZAT: Administrazioetako langileak, unibertsitateak, tokiko garapen agentziak, enpresak, lanbide elkargoak, hedabideak, gaiarekin zerikusia duten adituak eta profesionalak, sindikatuak, GKEak, herritarren eta profesionalen elkarteak eta interesa duten guztiak oro har.  
 
 
HELBURUAK
 
-Nafarroan herritarren parte-hartzea sustatzeko planaren zirriborroa (2016-2019) aurkeztea.
 
-Aurreikusitako parte-hartze prozesua aurkeztea: informazioa ematea parte hartzeko eskubideari buruz eta hartaz baliatzeko moduari buruz.
 
-Erakundeek sustatzen duten herritarren parte-hartzearen garrantziaz eta kontuan hartu beharreko irizpideez gogoeta egiteko gune bat sortzea.
 
 
PROGRAMA
 
17:00.   Jardunaldiari hasiera emanen zaio, eta ondoren Nafarroan herritarren parte-hartzea sustatzeko plana aurkeztuko du Ana Ollo Hualde Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak.
 
17:30. Txostena: "Parte-hartze instituzionala: erantzukizun publikoaren eta herritarren arteko eztabaidaren artean". Hizlaria: Quim Brugué Zientzia Politikoetako katedraduna. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko eta Zuzenbide Publikoko Departamentua.
 
18:30. Nafarroan herritarren parte-hartzea sustatzeko plana onesteko aurreikusi den Parte-hartze Plana aurkeztuko du Pello Pellejero Goñi Komunikazioko eta Herritarrekiko Harremanetako zuzendari nagusiak.
 
19:00. Bertan direnen iritziak plazaratu eta hizlariekin hitz egiteko tartea.
 
20:00. Jardunaldiaren amaiera.

Erlazionatutako edukiak: