Basozainen kolektiboaren Plan Zuzentzailea 2019-2022

Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren Plan Zuzentzailea onetsi zen foru agindu baten bidez 71/2019 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Plan horretan, lehenbizi basozaintzaren testuinguru historikoa errepasatzen da, XIX. mendetik hasita, orduan hasi baitzen Nafarroan. Ondoren, egungo testuingurua aztertzen da; egoeraren diagnostikoa egiten da hainbat alderdi kontuan hartuta, hala nola lurraldearen banaketa, plantilla, lanaren antolamendua, eskura dauden baliabide materialak, eta abar. Horrekin guztiarekin AMIA analisia aurkezten da, hobeki jakin dezagun zein den gaur egungo egoera. Hortik abiatuta, basozaintza eredu berri baten ideia sortu, eta zehazten da zein lan-ildotan egituratu planaren helburuak. Hauek dira ildoak: antolaketa eta zerbitzuak, plantilla, koordinazioa, azpiegiturak, profesionalizazioa eta ikusgarritasuna. Plan zuzentzaileak badu aurrekontua ere, urteka doitua eta lan-ildoetan banatua.

Azkenik, jarraipenaren eta ebaluazioaren atalean, zehazten ditu ekintzen gauzatzea behar bezala kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnak, eta aukera ematen du emaitzak eta lortutako eragina ebaluatzeko, ezarritako helburuen betetze-maila baloratuta. Jarraipen hori egiteko tresnak dira ekintzen plangintza zehatza, zuzendaritza batzordea, talde teknikoa eta jarraipeneko txostenak.


Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren Plan Zuzentzaileak 4 urteko iraupena du, 2019tik 2022ra.

Fitxa

Legealdia:
2019-2023
Departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna:
Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

Basozainen kolektiboaren Plan Zuzentzailearen jarraipen txostena

Plan Zuzentzailearen 6. atalean (“Jarraipena eta ebaluazioa”), ekintzen gauzapenaren kontrol egokia bermatu beharra azpimarratzen zen, baita erdietsitako emaitzak eta eragina ebaluatu beharra ere. Hori lortzeko tresnak zehaztuta daude ekintzen plangintza xehatuarekin, zuzendaritza batzordearekin, talde teknikoarekin eta jarraipen txostenekin batera. Plan Zuzentzailearen indarraldia amaitzeko urtebete falta denez, berrikuspen txosten hau idatzi da, helburuak eta xedeak eta horien betetze-maila errepasatu ahal izateko, baita orain arte egindako ekintzak ere. Horrela, argi geratuko da zer lortu den orain arte eta zein alderdi azpimarratu behar diren Plan Zuzentzaile honen indarraldiko azken urtean.