2017 - Jarraipenaren urteko txostena

Karpeta:
2017
Deskribapena:
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jarraipenaren urteko txostena egin du, emakumeen kontrako indarkeriaren, hezkuntzaren, osasunaren, eskubide sozialen eta lehendakaritzaren arloan eskumena duten Nafarroako Gobernuko departamentu guztien laguntzarekin, eta bildu du 2017ko ekintza planaren betetze-mailari eta emaitzei buruzko balorazioa. 

Txostenean kontuak ematen dira programatutako jarduketez, baita haien ardatz estrategikoen eta departamentuen gauzatze mailaz ere. Gainera, horren barnean daude aurrekontua betearaztea, eta ondorio eta gomendio batzuk, hurrengo urteko lan plana programatzeko abiapuntua ezartzen baitute, eta Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2018ko apirilaren 20an egindako bilkuran onetsi da.

Beste aldetik, 2017ko urtean zehar, hiru bilera egin ziren; bi Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena.


2017. urteko  jarraipenerako  batzordeen bilerak.


2017. urteko  Ekintza Planaren jarraipen txostena.